XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hareen laburpena jarriko dit hemen KARMELen irakurleentzat.

Sarrera txikitxo baten honela dino: KILI-KILI Erakundeak aurten 25 urte betetzean euskerearen egoerea aztertu eta gogoan hausnarturik txarteleko irudi gogor hori asmatu dot eta idazlantxo hau idatzi.

Irakurri egizu.

Azpian KILI-KILI berak izenpetzen dau.

Txartela benetan esanguratsua da: KILI-KILIren burua agertzen da erdi-erdian bere txapel eta guzti.

Begiak eta ahoa estalirik ditu.

Begiak ikurrinaz eta ahoa Espainiako eta Frantziako banderez estalirik.

Buru gainean honela dino: 25 urtetan Kili-Kili jo ta ke baita 1991n ere.

Behaldian, barriz, hauxe:

Hareek euskerea ito

+ Euskaldunak itsu

= Euskerea kito!

Idazlanean dei larria egiten dau lehenengo lerrotik bertatik hasirik:

Gure euskerea, gure aurretikoen euskerea, milaka urtetan iraun dauan euskerea badoakigu.

Gaur haren alde ezer, eragin handiko zeozer, egiten ez badogu badoakigu... betiko!

Estatu indartsu bik, Frantziak eta Espainiak, ito beharrean eukiaz gainera Euskal Herriko semeak triunfalismo batek eraginda begiak itsu daukez.

Ondoren, Espainiako konstituzioaren testua, Euskal Autonomi Elkarteko estatutoa eta Nafarroako hobekuntzakoa edo amejoramiento dalakoa harturik, hona zer dinoan: derrigorrez español izan beharrean gareanok, derrigorrez jakin behar dogu, bada, castellano hori.

(...) Euskadin, bada, erderaz jakitera behartuta gagoz; euskeraz jakitera, ostera, EZ dago inor behartuta.

Nafarroan, barriz, Amejoramientopean txartoago.

Eta Ipar Euskal Herrian, bardin antzera".